Kultur Elkarteak

 

ANGILUERREKA

1983. urtean sortutako elkartea da. 100 kide baino gehiago ditu eta haren helburua euskal kultura herrikoia bultzatzea da. Zenbait arlo ditu: dantza, antzerkia, zinea, mendia, musika, gaitariak eta txistulariak. “El Tuto” aldizkaria argitaratzen du.

www.angiluerreka.org
Telefonoa: 948 33 40 52

 


 

KABALGATAREN ELKARTEA

 


 

JAIOTZAGILEAK

 


 

BILAKETA

Bilaketa 1976ko abenduan sortu zen. Hortik hona programa eta jarduketa asko garatu eta martxan jarri dituzte, bai kulturarekin lotutakoak, bai gazte eta adinekoen munduarekin zerikusia dutenak. Bere jardunean kontuan hartu ditu Agoizko ongizatea eta garapena; hala ere, hasieratik Nafarroa osoan disfrutatu ahal izan dute taldeak antolatutakoarekin eta eginikoak estatuan eta nazioartean oihartzuna izan du.

Guztia kemena eta maitasunarekin egin da eta aurrera atera da boluntario askoaren lanari esker. Boluntario horiek guztiak, gizon eta emakumeak, dira taldeak duen potentzialik garrantzitsuenetakoa eta bere etorkizuneko jarduketaren bermea dira.

www.bilaketa.com
Telefonoa: 948 33 65 98

 


 

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN KONPARTSA

Agoizko Erraldoia eta Buruhandien Konpartsa1974. urtean jaio zen. Urte horretako uztailean, Miguel Angel León alkate zela, udalak osoko bilkuran erabaki zuen erraldoi bikote bat eta hiru buruhandi erostea, txikiek nahiz helduek herriko jaietan disfruta zitzaten. Erabakia ( eguneko 15. gaia, I letra) honela jaso zen: “Con cargo al mismo capítulo del presupuesto, se comprará una pareja de gigantes y tres cabezudos o kilikis”.

Aragonesa de Fiestas enpresari eskatu zitzaizkion irudiak: Errege Katoliakoak erraldoiak eta Don Cicuta, Ratita eta Napoleón buruhandiak. Enpresa horrek berak (lehen Recacha jostailutegia) egin izan ditu Nafarroako herri askotako erraldoiak. Bost irudiengatik 56.076 pezeta ordaindu ziren, eta herriko Etxekoandreen Elkarteak egin zien arropa.

www.gigantesdeaoiz.com
Telefonoa: 690 074 774

 


 

CORAL SAN MIGUEL ABESBATZA

Bere jarduna hasi zenetik, 1944. urtean, Coral San Miguel de Aoiz -Agoizko San Migel Abesbatzak kulturaren alorreko erreferenteetako bat da herrian. Aldi berean, Nafarroako abesbatza-kantagintzaren munduan status propioa eskuratu du.

Baina taldean ez dira bakarrik musikaren alorrean (taldekide guztien zaletasuna) aritzen, izan ere bizitzarako garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk lantzen eta garatzen dituzte, besteak beste elkarbizitza, laguntasuna, bizimodu eta pentsamendu desberdinak dituzten pertsonen arteko elkarrekiko errespetua.

www.coralsanmiguelabesbatza.com
Telefonoa: 948 33 41 19 / 669 784 360

 


 

ABESBATZA TXIKIA

San Migel Txiki abesbatza 1987. urtean sortu zen Agoizko eskolan kantuarekiko zaletasuna bultzatzeko asmoz. Eskolako jarduerak, jaialdiak, gabon kanta lehiaketak eta Nafarroako hainbat herritan emandako kontzertuak izan dira abesbatzaren lanaren lekuko.

Abesbatzak herriko zenbait elizkizunetan ere parte hartzen du, Jaunartzetan eta Errege egunean esate baterako.

A kapela abesteaz gainera orkestraz lagunduta ere esperientzia politak izan ditu, Pablo Sarasate orkestrarekin (Jesusen zazpi hitzak gurutzean) eta Euskadiko orkestrarekin (Jimmy Potxolo kantata) hain zuzen ere.

Eta duela urte batzuk hona, klasiko bihurtu den gabonetako kontzertua eskaintzen du Agoizko Mariano Gartzia bandarekin batera.

Zuzendaritza lanetan Eva Leatxe Beortegi dugu.

 


 

KULTURGUNEA

 

www.aoizkultura.blogspot.com