Zerbitzuak

 

Industria nabeez gain, hirugarren sektorea oso garatuta dago Agoitzen, eta eskualdeko hiriburua izateak dakarzkion betebeharrei erantzuteko gaitasuna dauka.

Ia-ia herriko jendearen erdiak lan egiten du sektore horretan, horietatik %28ak sektore publikoan egiten du eta %72ak pribatuan.

Zerbitzu publikoei dagokionez, Agoitzek, herriaz gain, zerbitzua ematen dio lurralde zabalago bati, eta honakoak dira: Lehen Instantzia eta Instrukzio Epaitegia, Notaritza, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Osasun Etxea, Udaletxea, DYA-ren egoitza, Suhiltzaileak (boluntarioak), Eskualdeko Ikastetxe Publikoa, Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzak (Nekazaritza, Mendizaintza…), Goardia Zibila, Zahar Egoitza, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoa, Euskara Zerbitzua, Garapen eta Enplegu Agentzia, Liburutegia, Kultur Etxea, Musika Eskola, Udal Pilota-Lekua, Udal Igerilekuak…