Industria

gamesa-cener

 

Herriak administrazio publikoak sustaturiko industrialde bat dauka. Ongi antolatuta dago, eta beharrezko azpiegitura guztiak ditu, gas naturala barne. Ongi komunikatua dago eta bertara ailegatzea oso erraza da eskualdeko errepidean barna, herrian sartu beharrik izan gabe. Agoiztik Iruñera joateko ibilbidea osoan zeharbideak daude herrietara ez sartzeko, eta hori dela eta pertsona eta merkantzien trafikoa oso erosoa eta arina da. Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdea da, guztira 154,442 m2 ditu eta horietatik 141,476 m2, %89 alegia, industriarako dira. Industrialdea nahiko beteta baldin badago ere, enpresa berriak koka daitezke bai orain erabiltzen ez diren habeartetan, bai industrialdeari atxikia dagoen eta industriarako zabaltzen ari den lur-zoruan. Informazioa eskuratzeko, jarri harremanetan herriko Garapen Agentziarekin