Nekazaritza-abeltzaintza

 

Agoitzek 13 Km²-ko azalera du. Horretatik gehiena hiri-lurrak eta basoak eta bazka-larreak dira, eta, ondorioz, ia-ia ez dauka lehen sektoreko aktibitateak garatzeko nekazaritzarako lurrik. Hori dela eta, populazio aktiboaren %12,27 baino ez da horrelako lanetan aritzen.

Hala ere, nekazaritzarako dauden lurrak kalitate handikoak dira, eta bertan zerealak lantzen dira gehien (Agoitzaldeko eskualde osoan gertatzen den moduan). Horretaz gain, Irati ibaiaren ertzetara, familiek lantzen dituzten baratzeak daude, oso emankorrak direnak eta produktu bikainak ematen dituztenak.

Herrian abeltzaintza ustiategietarako gunea dago ere, eta bertan untxiak eta haragirako arkumeak hazten dira. Horretaz gain hiltegi bat dago.