2020eko urriak 29

Agoizko Tokiko Agenda 21aren berritzea hasi da

Agoizko Udalak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Tokiko Agenda 21aren berritzeari ekin dio. Ingurumen-, ekonomia- eta gizarte-politikak irizpide jasangarriekin integratzean oinarritutako udal-estrategia bat da. Tokiko agintarien, pertsonal teknikoaren, inplikatutako agenteen eta herritarren parte-hartzearekin eta haien artean adostutako erabakiekin egiten da.
Agendaren sorrerarako, garrantzitsua da Agoizko herritarren iritzia, babesa eta kolaborazioa izatea. Prozesuan zehar, zuen iritzia eskatuko dizuegu on-line galdetegien bidez eta, osasun-egoerak onartzen duenean, herritarrentzako partaidetza-foroak deituko dira, abian jarri behar diren ekintzen inguruko ikuspegi-alderaketak eta eztabaida egin ahal izateko.

Hasteko, zuen iritzia ematera gonbidatzen zaituztegu, hemen*:

Galdetegia Agoitzen egoeraren inguruan

(urriaren 30etik, ostirala, azaroaren 7ra, igandea)

*(Herritarren partaidetzarako Tokiko Agenda 21aren galdetegia Agoitzen egoeraren inguruan eta agendak azpimarratu beharko lituzkeen gaien inguruan zuen iritzia ezagutzeko).

Volver arriba