Egizu Errenta Aitorpena euskaraz!

maiatza 7, 2020

Egizu Errenta Aitorpena euskaraz!

Maiatzaren 6tik hasita uztailaren 20ra arte irekita dago 2019ko Errenta Aitorpea egiteko epea. Aurten Nafarroako Gobernuak bide telematikoak erabiliz egiteko deia egin du. Errenta aitorpena euskaraz egiteko eskubidea duzu, eta baduzu horretarako aukera, beraz, animatu!

Errenta Aitorpena zure kabuz egin behar baduzu, www.errenta.nafarroa.eus webgunean euskaraz egin dezakezu. Urrats guztiak argi azalduta daude. Hasteko, errenta-aitorpen proposamena egina duzun ikusi dezakezu. Proposamenik ez baduzu, online errenta edo errenta gidatua aukeratu dezakezu. Online errenta norberak egin behar du webguneak azaldutako urratsak jarraituz. Zalantzak argitzeko 948 106 106 telefonora deitu dezakezu. Errenta gidatua aukeratuta, berriz, Ogasunak eginen du zure errenta. Horretarako txanda eskatu beharko duzu 948 505 505 edo 948 505 506 telefonoan.

Errenta aitorpen proposamena baduzu eta gaztelaniaz badago, hurrengo kanpainarako hizkuntza aldatzea eskatu dezakezu.
Aholkularitzan edo banketxean egin behar baduzu (bankuek oraingoz ez dute zerbitzu hori eskainiko, baina litekeena da ekainetik aurrera egitea), zure errenta aitorpena euskaraz  egiteko eska dezakezu.

Edozein kasutan, tramiteak egiteko NAN zenbakia eta deklaratzailearen PINa beharko duzu. Oraindik ez baduzu, hemen lortu dezakezu.


<< atzera