Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

AGOIZKO UDAL MUSIKA ESKOLA

escuela musica

SARRERA:

1980. urterako, Bilaketa kultur taldeak sortua zuen Mariano García Musika Akademia Salvador Gutiérrezen eta Patxi Goñiren eskutik. Garai batean, akademiak musika eta mugimendu 56 ikasle izan zituen. Soka, haize eta perkusio zenbait instrumentu ematen ziren.

Agoizko Musika Eskolak 88-89 ikasturtean eman zituen bere lehen urratsak, María Asunción Belzunegui alkate zen garaian. Orduan sinatutako hitzarmenaren bidez, Mariano García Musika Akademia eta Agoizko Musika Eskola batu ziren eta Bilaketa taldea hartu zuen eskolaren kudeaketa. Ikastetxeko hezkuntza proiektua prestatu zen eta curriculumari gaineratu ziren beste instrumentu batzuk, pianoa, esaterako.

2004. urteaz geroztik ez du Bilaketak kudeatzen, eskolako Patronatuak baizik.

Agoizko Musika Eskola arautu gabeko musika irakaskuntzako zentroa da. Hizkuntza eskaintza 4 urtetik gorako haurrei, gazteei eta helduei zuzenduta dago, aurretik musikaren inguruko ezagutza eduki ala ez eduki.

Eskolan ere Kontserbatorioko Gradu Erdira sartzeko proba presta daiteke.


GOBERNU ORGANOAK:

Agoizko udal musika eskolako patronatua icono-pdf(pdf).

 

Presidentea: Sonia Madurga Arcelus

ZUZENDARITZA EKIPOA:

      Zuzendaria: Nati Biurrun

      Ikasketa-burua: Iban Galdós

      Administraria: Yolanda Azcona

      Telefonoa: 948 33 44 20

      E-mailaescumusicaaoiz@gmail.com


IKASKETEN ANTOLAKETA:

Ikasketa Planaicono-pdf (pdf).

 

 ESPEZIALITATEAK:

Musika eta mugimendua, musika hizkuntza, abesbatza, banda, instrumentu taldea, soinua, trikitixa, klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, txistua, fanfarrea, tronboia, tronpeta, pianoa, perkusio eta gitarra.

     

 IRAKASLEAK ETA BAKOITZAREN ESPEZIALITATEA:

  • Adrián Sáez de Albéniz: gitarra.
  • Unai Casado: zeharkako flauta.
  • Iñigo Legasa: tronpeta eta tronboia, fanfarrea eta helduen musika hizkuntza.
  • Xabier Ibáñez: klarinetea.
  • Héctor Ramírez: saxofoia, musika hizkuntza, musika eta mugimendua eta banda.
  • Miglena Spasova: perkusioa, musika hizkuntza eta  musika eta mugimendua.
  • Nati Biurrun: pianoa, musika hizkuntza eta abesbatza.
  • Iban Galdós: akordeoia eta trikitixa.
  • Carlos Peñaranda: txistua.

     


ZUZENDARITZA PROIEKTUA:

Zuzendaritza proiektuaicono-pdf (pdf).


ARAUTEGIA:

Barne funtzionamenduko arautegiaicono-pdf (pdf).

Eskola egutegia 2021-22icono-pdf (pdf).

Tarifak 2021-22icono-pdf (pdf).


2021-2022 IKASTURTEKO KONTZERTUAK:

  • Eguberria: abenduaren 22a, asteazkena – Kultur Etxea. 18:00 GABONETAKO KONTZERTUA (bideoa)
  • Martxoak 25, 18:00etan. Kontzertu orokorra (Kultur etxea)
  • Apirilak 1, 18:00etan Kitarra entzunaldia (Kultur etxea)
  • Apirilak 13, 11:30tan Kotzertu Didaktikoa soilik San Miguel eskolari eskeinia (Kultur etxea)
  • Maiatzak 17, 19:00etan Txistu entzunaldia Huarteko musika eskolarekin bateratuta (Kultur etxea)
  • Ekainak 4, 19:00etan Musikala “Coco” (Kultur etxea)
  • Maiatzak 14, 11:00ean. Kalejira Agoizko kaleetan zehar musika eskolako talde ezberdinekin.
  • Ekainak 17, 19:00etan. Kurtso amaierako kontzertua (Kultur etxea)

ARGAZKIAK:

IMG-20160616-WA0005

   Argazkiak ikusi