Euskara maila egiaztatzeko proben datak ezohiko egoeran

maiatza 27, 2020

Euskara maila egiaztatzeko proben datak ezohiko egoeran

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua eta zenbait ikastegi arduratzen dira euskarazko gaitasun maila egiaztatzeko probak antolatu, zuzendu, eta ziurtagiri edo diploma ofizialak emateaz. Covid-19ak sortutako osasun larrialdi egoerak akreditazio proba horien egutegia aldatzera eraman ditu. Dagoeneko, azterketetako egutegiak zehaztu dituzte.

EOIDNA – Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala

Nafarroako hizkuntza eskolak euskara irakasteko programa oso bat eskaintzen du, bigarren hezkuntzatik hasi eta helduen ikaskuntzarako zenbait eskaintzataraino.

Proba idatzien datak zehaztu dituzte, A2koa ekainaren 8an izanen da, B1ekoa ekainaren 10ean, B2koa ekainaren 11n, eta C1eko ekainaren 12an, guztiak ere arratsaldez.

Ahozko probak ekainean izanen dira, eta modu telematikoan egin ahal izanen dira.

Proba ereduak eskuragarri daude euren webgunean.

Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala

Iruñeko hizkuntza eskolan ere hasieran aurreikusitako azterketen datak atzeratu behar izan dituzte.

Ahozko probak bideokonferentzia bidez egin ahal izanen dira.

Proba eredu berriei buruzko bideoa egin dute.

Tuterako Hizkuntza Eskola Ofiziala

Argitaratu dituzte idatzizko euskara proben datakB1ekoa ekainaren 17an izanen da, C1ekoa ekainaren 18an, eta B2koa ekainaren 19an, guztiak ere arratsaldez.

Zubiarte Euskaltegia

Zubiarte euskaltegiak A1, A2, B1 eta B2 mailetako euskararen gaitasuna egiaztatzeko probak antolatzen ditu. Kasu honetan ere, akreditazio proben egutegia aldatu behar izan dute.

A1 eta A2 mailetan deialdi bakarra izanen da, ekainean. B1 eta B2ko azterketak ekainean eta irailean izango dira. B1 eta B2ko proba ekainean edota irailean egin ahal izateko, ikasleak maiatzean eman behar du izena. Iraileko probara bakarrik aurkeztu ahalko dira maiatzean izena eman dutenak.

Proben egutegi zehatza hemen dago ikusgai.

EGA proba

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatzen ditu Nafarroako EGA probak. Atariko eta idatzizko probak osasun larrialdia baino lehen egin ziren, eta ahozko probaren data alarma egoera bukatu bezain laster jakinaraziko dute.


<< atzera