UHOLDEAK. X HAU EZ DA OKUPATZEN…

1970eko urtarrilak 1

    Uholdeak Huarteko Arte Garaikideko Zentroaren erakusketa-programa bat da; arte garaikideko proiektuen komisariotza eta ikerketa kuratoriala sustatzea dira bere helburu nagusiak, bertako artisten lana zabaltzea eta arte garaikidea Nafarroako lurralde osoan zabaltzea.

    Komisarioa: Jone Rubio Mazquiaran
    Artistak: Aizpea de Atxa, Andrea Ganuza, Celia Eslava, Ione Atenea, Mireya Martín Larumbe.

    Erakusketa honek, objektuen memoriari egiten dio erreferentzia, espazioan dagoenari eta, neurri batean ere, bere izateari. Eta, ildo beretik, hierarkia artistikoak haustera gonbidatzen du, horiek giro berean integratuz, non adierazpen guztiak elkar lotzen, murgiltzen eta apurtzen diren.

     

    ARTEFAKTUEN LANTEGIA
    Liburutegia | Doan
    X hau ez da okupatzen… erakusketan barne Agoitzeko liburutegian liburu  apalategi txiki bat egongo da. Bertan proiektuan parte hartu duten
    artistek haien irakurketak gomendatzen dituzte. Ezagutu eta eraman liburu batzuk etxera!

    JARDUERA DIDAKTIKOAK
    Martxoaren 8-10a
    Erakusketan, hezitzaile batek zuzenduak, San Migel Eskola DBHko ikasleek lan-saioak eginen dituzte: erakusketaren edukinak landuko dira galdera, azalpen eta dinamika sortzaile desberdinak erabiliz. Alde dialogikoaz gain, beste era bateko lengoaiak (gorputza, soinua, idazketa…)
    erabiltzea proposatzen dituzten dinamikak landuko dira.

    Volver arriba