UHOLDEAK. MAHAIRA

Urriak 4

Urriak 30

Lekua: Areto Nagusia Kultur Etxea

ORDUTEGIA: Asteartetik larunbatera: 18:30-20:30

Artistak: Greta Alfaro, Fermín Díaz de Ulzurrun, Fermín Jiménez Landa, Amaia Moline, Leire Urbeltz eta Maia Villot. Komisarioa: María Ozcoidi.

Inaugurazioa María Ozcoidirekin (erakusketako komisarioa): urriaren 4a | ostirala | 19:00

Uholdeak erakusketa programa ibiltaria da, artista nafarren obrak Foru komunitateko kultur espazioetara eramaten duena. Erakusketarekin batera, publiko mota guztiei zabaldutako aktibitateak eskaintzen ditu, arte garaikidea Nafarroako lurralde osoan zabaltzeko. Tokiko artistak bultzatzen ditu, ekoizpen espaziotik at, eta herritarrei arte garaikidearen planteamenduak helarazten dizkie.
Maria Ozkoidi erakusketako komisarioak, “Mahaira” izena duen 2019ko Uholdeak-eko edizio honetan, lurraldeari, ezagun egiten zaigunari eta identitateari buruzko hausnarketa egiten du. Publikoari gai horietan esploratzeko gonbitea egiten dio, artista nafarren proposamenen bidez.
“Mahaira” Nafarroako artista bisualen eta eszeniko garaikideen elkartrukea da. Mahaia da erakusketan landutako gai eta kontzeptuen ardatz: lurraldea, mugak, lankidetza, produktibitatea, botere harremanak eta gastronomia. Bost artista nafarren erakusketaren osagarri, seigarren artista baten partaidetza izanen da, hala nola hezkuntza eta bitartekotasun programa bat, Uharteko Zentroko ekipoaren eskutik.
Uholdeak Uharteko Zentroan irekitako aktibitate lerroaren barneko egitasmoa da. Halaber, CAN Fundazioaren, La Caixa Fundazioaren, Uharteko Arte garaikideko Zentroaren eta Nafarroako zenbait herritako kultur espazioen arteko lankidetza sarea osatzea du helburu.