ARGAZKILARI NAFARRAK

1970eko urtarrilak 1

    8-23 otsaila
    Asteartetik larunbatera: 18:30-20:30
    Areto Nagusia

    Nafarroako hamalau argazkilari profesionalen eta zaletuen lanen erakusketa da. Luminosos Arga Digitalek utzitako
    mota askotariko argazkiekin osaturikoa da, eta estilo desberdinak biltzen ditu: paisaietako zein prentsa argazkiak;
    estudioetan, naturan, gauean egindakoak; lekukotasunak, tradizioak edo ohiturak erakusten dutenak… Gauza
    komuna dute: denak argazkilari nafarrarenak dira. Interes anitzak zein argazkilaritza egiteko eta ulertzeko modu
    desberdinak adierazten dituzte, finean.

    Bilketa honetako lanak “Chromaluxe Art Photography” deituriko material berrian erreproduzitu dira. Hari esker gardentasun handia, kolore sorta zabala, eta irudiak hiru dimentsiokoak direneko sentsazioa lortzen da.

    Hauexek dira parte hartzen duten argazkilariak: Juan Carlos Sánchez, Cristina Núñez, Alfredo Piedrafita, José Antonio Goñi, Pablo Lasaosa, Unai Beroiz, Amadeo Urdiain, Javier Senosiain, Santiago Bañón, José Carlos Cordovilla, Adolfo Lacunza,
    Iñaki Tejerina, Javier Sesma eta Nacho Gutiérrez.

    Volver arriba