FLORECICA, JOSEFINA LAMBERTO

1970eko urtarrilak 1

    Dokumental honetan Josefina Lambertok bere bizitzaren
    nondik norakoak kontatzen dizkigu lehen pertsonan. Bere
    aitaren eta ahizparen bahiketa, erailketa eta bortxaketatik
    hasita bere bizitzan zehar izandako arazo eta penuria guztietak pasatuz.
    Oso hurbileko testigantza honen bidez, pasatako minak, beldurrak, frustrazioak
    eta dezepzioez gain, bere indarra erakusten digu egiaren bidean izan duen
    borrokaren bidez eta aurrera segitzeko asmoez. Florecica dokumentalak
    emakume honen ibilbidea erakusten digu, bere tristurak, indarrak, aske
    izateko gogoak, pertsona bezala hazitzeko grina… honek denak ez zaitu
    axolagabe utziko. Florecica Maravillas da (Bere ahizpa bortxatua eta eraila),
    bere ama da, ume guztiak da, emakume guztiak, ama eta amona guztiak,
    bortxatuak, faxisten eskuetan bahituak eta erailak izandako emakume guztiak
    da. Faxismoak bere horretan darrai eta harekin bukatu beharra dago.

    Leihatila ordubete lehenago irekiko da gonbidapenak erretiratzeko.

    5 azaroa
    19:00
    osteguna
    Kultur Etxea. Sarrera librea

    Volver arriba