Ayuntamiento de Aoiz/Agoizko Udala

EZKABA

Urtarrilak 15

Urtarrilak 30

Lekua: Kultur Etxea

ORDUTEGIA: Asteartetik larunbatera: 18:00-20:00

Inaugurazioa:
Urtarrilak 15 | ostirala| 18:00

1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko San Cristobal Gotorlekuko 800 presok inguru, Espainia osotik ekarriak ihes egin zuten Frantziako helmuga zeharkatzen saiatzeko. Denbora luzez ihesaldia ilunantzean gelditu zen, ahaideek, ikerlariek eta memoriako elkarteek azaleratu arte. Europako ihesaldi handienetariko bat izan zen. 206 iheslari erailda izan ziren Gotorlekuaren eta mugaren arteko zenbait menditan eta tokitan. Horiez gain, 14 iheslari fusilatu zituzten geroago ihesaldiaren buruzagiak leporatuta.
82 urte pasa dira San Cristobal Gotorlekuko ihesalditik eta Nafarroako Gobernuak, bultzatzen ari den memoriako politika publikoen artean, ekarpen esanguratsua egin nahi izan du, gertaera horien oroitzapenerako eta memoria babesteko. Ezkaba Proiektuan gertaera horiek gogoarazten dituzten ekimen batzuk biltzen dira, ikuspuntu bikoitza abiatuta: memoria eta Giza Eskubideak.