Erakusketa: DANIEL TAMAYO. PERIPETEIA

1970eko urtarrilak 1

    Pinturak
    Peripeteia izenpean Daniel Tamayok Agoizko Kultur Etxean oleoz margotutako zazpi pintura (Fabulario sortakoa) eta beste hainbeste akuarela (Imaginarias sortakoa) aurkezten dizkigu. Konposizioen ezaugarriak dira
    mota askotako pertsonaiek partekatzen duten espazioaren saturazioa: paisaiak, objektuak eta arkitekturak. Irudimena oinarri duen pintura da, eta bertan bat egiten dute tradizio surrealistak, komikiak eta arte herrikoia.
    Daniel Tamayoren inspirazio iturriak dira bere inguru soziala, argitalpenak (aldizkariak, liburuak) eta internet. Koktel honen ondoriozko obrak alderdi kaleidoskopikoa eta entziklopedikoa eskaintzen dio ikusleari. Egileak
    abentura handi, bakar eta errepika-ezin baten protagonista sentitzen da; pintzelak, koadroaren aurrean, neurtezinezko itsasoari aurre egiteko Odiseok erabiltzen zituen arraunak dira.

    Inaugurazioa artistarekin:
    Azaroaren 9an | ostirala | 19:00

    9-28 azaroa
    Asteartetik larunbatera: 18:30-20:30
    Areto Nagusia

    Volver arriba