Ayuntamiento de Aoiz/Agoizko Udala

Zine – Dokumentala: EL INFIERNO | BEFORE I DIE

Urtarrilak 17

Lekua: Kultur Etxea

ORDUTEGIA: 18:00

Publikoa: Gazte eta heldua.
Sarrera librea.
Leihatila ordubete lehenago irekiko da gonbidapenak erretiratzeko.

 

EL INFIERNO
RAÚL DE LA FUENTE CALLE

Chennuk 15 urterekin bere lehen delitua egin zuen: kaleko haurra izatea. Eta infernuan sartu zen: Pademba Road. Freetowneko helduen kartzela. Infernuan Mr. Sillahk agintzen du eta presoek itxaropen guztiak galtzen dituzte. Chennuk 4 urteren ondoren lortu zuen irtetea. Orain Padembara itzuli nahi du.
Produkzioa: Kanaki Films.
Zuzendaritza: Raúl de la Fuente Calle.
Gidoia: Raúl de la Fuente Calle, Amaia Remírez García.

 

BEFORE I DIE
IKER ESTEIBARLANDA

Kenian, Victoria aintzirako irla txiki batean, arrantzaleek edozertarako eskubidea dutela uste dute. Bitartean, bertako emakume eta neskak isiltasunaren zama jasatera kondenatuta daude. Emakume gazte batek bere istorioa kontatzea erabaki du, haurtzaroko oroitzapenetara egingo duen bidaia intimoan zama arindu eta itxaropenerako bidea aurkitzeko…
Zuzendaritza: Iker Esteibarlanda.
Gidoia: Iker Esteibarlanda, Nazareth Torres.