ARGAZKIAK LEKUKO. INPUNITATEAREN AURKAKO MEMORIA GRAFIKOA. SAN FERMINES 78 GOGOAN ELKARTEA

Uztailak 4

Uztailak 20

ORDUTEGIA: Asteartetik larunbatera: 12:00-14:00

ARGAZKIAK LEKUKO.
INPUNITATEAREN AURKAKO MEMORIA GRAFIKOA
SAN FERMINES 78 GOGOAN ELKARTEA

Argazkiak

Inaugurazioa eta Hitzaldia, Josu Chueca historialariarekin
uztailaren 4a | osteguna | 19:00

San Fermines 78 Gogoan irabazi asmorik gabeko elkarteak urteak daramatza 1978. urteko sanferminetan izandako gertaerei buruzko memoria gorde nahian.
Elkartearen helburuen artean daude, besteak beste, 1978.eko uztailean, sanferminetan, gertatu zenaren memoria gordetzeko eta berreskuratzeko mota guztietako ikerketak, aktibitateak eta egitasmoak sustatzea, bultzatzea eta koordinatzea.
Jaietako irudiak hartzeko prest zeuden zenbait kazetarik eta argazkilari zaletuek uztailaren 8a zen egun hartako irudi bortitzak eta herritarren erantzuna islatu zituzten haien argazkietan, eta tragedi itzel haren lekuko eta transmisore bilakatu ziren.
Heinz Hebeisen, Joxe Lacalle, Jotx Pastor, Jesús M. Pemán, Txema Ormazabal argazkilarien irudiak, hala nola egileen eta bilduma partikularretako argazkiak ere, daude ikusgai.