Ayuntamiento de Aoiz/Agoizko Udala

AMAREN INTXAURRAK PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Irailak 26

Lekua: Toki Eder pilotalekua

ORDUTEGIA: 11:30

IZEN-EMATEA

  • Zenbatekoa: 6 €

Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez,
bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.
Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!
Antzezleak: Aiora Zulaika, Joxemari Agirretxe, Mertxe Rodriguez, Oihana Sanchez, Izaskun Forcada
Ekoizpena eta zuzendaritza: Katxiporreta Koop.