Ayuntamiento de Aoiz/Agoizko Udala

ALEXANDRA GAPIHAN SARAC´H´

Otsailak 7

Otsailak 22

Lekua: Kultur Etxea

ORDUTEGIA: Asteartetik larunbatera: 18:30-20:30

Nik uste dut badagoela eta beti egongo dela argia iluntasunean. Gauero, oheratzen naizenean eta begiak ixten ditudanean, formak ikusten ditut dantzan eta nire ikusmena aurrean konektatzen. Begiak itxi ditudan arren, “ikusten” jarraitzen dut. Eta ikusten dudana koloreak eta formak dira, dena mugagabea, infinituan.
Horrek pentsarazi dit iluntasunean, ezezagunean, “hildakoan”, beti izango dela mugimendua, distira eta bizitza.

Inaugurazioa eta bisita gidatua artistarekin: otsailaren 7a | ostirala | 19:00

Paper gainean akrilikoz egindako nire lanetan, ikuspegi hori bera, edo begiak ixten ditudanean dudan sentsazioa, islatzen saiatzen naiz: pintzel marra bakoitzarekiko dudan sentsibilitatea, eta bereziki erreparatzen dut koloreetan, formetan eta lerroetan.
Neure buruari entzuten eta neure esentziaren bihotzean konfiantza izaten saiatzen naiz. Era berean, ikusten dut elementuak pixkanaka-pixkanaka elkartzen direla konposizio inprobisatu bat eraikitzeko: trazu bakoitza nire taupadarekin erresonantzia da, eta iragankortasuna transmititzeko dudan beharra eta mugimendua paralelo joaten dira. Nire lanak nire emozioak eta inguratzen nauen munduaren ulermena komunikatzeko saiakerak dira. Nire ustez, gure ezberdintasunak gure edertasuna dira. Hori da natura egiazki zer den ulertzeko eta elkar loturik gaudela onartzeko aukeratu dudan modua. Eta ez dut helburu berezirik, ezta intentzio handirik ere.
Nire konposizioetan baso sakonak antzeman daitezke, edo landaretza eta paisaia magikoak. Alexandra Gapihan dut izena, 36 urte ditut eta 5 urte nituela artista izatea erabaki nuen.