Kaixo! Galdera bat egin nahiko nuke. Noiztik da posiblea kamioak herrian bertan aparkatzea?. Oso gaizki iruditzen zait Nagoren lan egiten duten kamioiak gure herrian aparkatutak ikustea. Osasun etxearen aurrean uzten dituzte, hasieran bat eta orain sei edo zazpi kamioi.

otsaila 22, 2016

Kaixo,

Lehenik eta behin eskerrik asko zure aportazioarengatik.
Aipatzen dituzun kamioiak, jabego pribatuko lursail batean daude, beraz Agoizko Udalak ezin du erabaki hor egon behar diren edo ez. Pribatuen arteko akordio bat izan da, Nagoreko lanak bukatzen diren bitartean. Egia esan, ez dugu herrian zehar kamioiak ibiltzearen inguruko erregulaziorik edo araurik. Akaso pentsatzen joan beharko genuke honen inguruko araudi bat egitea komenigarria dela.


<< atzera