Harriaren gaitzak Iturria “handia” mehatxatzen du

abendua 28, 2019

Fuente Mal de la piedraNafarroako Unibertsitateko Geologia Fakultateko Geokimika departamentuak, foru geografiako monumentu historiko-artistiko ezberdinei buruz egin duen ikerketa handinahi batean, agerian utzi du harriaren gaitzaren “mehatxu” larria, Nafarroako beste monumentu batzuen artean, Agoiz-ko iturriari eragiten diona. Harriaren aldaketa hori harkaitzaren gaixotasun bat da, pixkanaka buztin bihurtzen duena, eta berreskuratzea eragozten duena. Agoizko iturri “handia” hasi da patologia hori intentsitate ezberdinarekin pairatzen, eta egoera bereziki nabarmena da fustean, harriaren gaitzak haren egitura mehatxatzen baitu. Hori dela eta, azterketaz arduratzen diren adituek udalari gomendatzen diote erortzeko arriskuaren aurrean irtenbide bakarra dela 1801eko iturri neoklasiko hori desmuntatzea. Espazio hori hutsik geldituko da 218 urteren ondoren.

Unibertsitateak duela gutxi azaldu zaio udalari egindako azterlan luzearen edukia, ikerketako aztergai izan diren gainerako monumentuak dauden herrietako udalekin batera egindako bilera batean. Lana Geologiako fakultatean jendaurrean jarriko da, eta, horren ondoren, webgunean argitaratuko da, interesa duenak irakurri eta deskargatu ahal izan dezan. Iturria kentzeak izan dezakeen inpaktu bisual eta sentimentala gutxitzeko, udalak ideia lehiaketa bat jarriko du martxan, gure herriko hutsune handi hori nola ordezkatu daitekeen ikusteko. Eguberriak bukatutakoan, ezagutzera emanen dira aztertutako alternatibak. Bestalde, udalak azterketaren egileak gonbidatu ditu, txostenaren edukia hitzaldi batean azal dezaten eta herritarrek informazio guztia lehen eskutik izan dezaten.


<< atzera