Nafarroako Gobernuak ohiko galderen gida eguneratu du, normaltasun berrirako trantsizio planaren I. FASERA egokitzeko

maiatza 11, 2020

Gobernuak azpimarratu du “ezinbestekoa” dela urruntze sozialari, higieneari eta, hala badagokio, maskarak erabiltzeari buruzko arauak betetzea, lorturikoan atzera ez egiteko

Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzaren eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzarekin koordinatuta, eguneratu egin du “normaltasun berri baterantz Trantsiziorako Planari buruzko ohiko galdera ez-sanitarioen” gida, Nafarroako Foru Komunitate osoan bihartik aurrera indarrean sartuko den I. faseko egoerara egokitzeko.


<< atzera