2015eko azaroak 3

AGOIZKO UDALA HERRIKO AUZOEKIN

Agoizko udalak herriko auzoetako bizilagunekin zenbait biltzar informatibo antolatu nahi ditu.

Honako hauek dira topaketa horien helburuak:

– Herritarren arazoak eta eskariak jasotzea auzorik auzoko, udalaren lan antolaketan  kontuan hartzeko eta horien irtenbidea bizilagunekin batera aurkitzeko.

– Topaketak aprobetxatzea 2016eko aurrekontuen prestaketari begira auzokideen ekarpenak jasotzeko.

– Udalak egun duen egoeraz informatzea, ekonomiari dagokionez zein udal proiektuen errealitateari dagokionez, eta horien inguruko iritziak eta ekarpenak jasotzea, bai auzo mailan, bai pertsonalki.

– Herritarrak udal dinamikan inplikatzea, hori baita funtsezko tresna udalak lan egiteko erabaki duen moduan .

– Topaketa horiek finkatu eta egonkortzea, ekimen iragankorra izan ez dadin, Udala eta auzokideen arteko lan egiteko ohiko dinamika baizik.

Egutegi hau finkatu da:

Arazoaren 4aAlde Zaharra, Pasalekua eta Landakoa
Azaroaren 11Irigai auzoa eta Toki Eder
Azaroaren 18a    Auzo berriak (Irindegia, Beraxitoa, Kanpondoa, Untzea, Olaberrizokoa, San Joakin eta abar)
Azaroaren 23aSan Migel, Txantrea, D.Elizondo eta Larrainetako auzoa.

Bilerak Udaletxeko Aurelio Leon Aretoan (bigarren solairua) eginen dira, arratsaldeko 6,30ean.

 

ZUEN ZAIN GAUDE!

Volver arriba