2016ko urtarrilak 15

KONPOSTA EGITEKO BI GUNE BERRI AGOITZEN

compostaje

Dakizuen moduan, 2015eko martxoaren 21ean martxan jarri zen, Agoitzen, herrikoen artean konposta egiteko egitasmoa. 72 familiak parte hartzen dute iniziatiban, etxeetan sortzen dituzten hondakinak hara eramanez. Ikusirik ekimenak izan duen harrera, bi gune berri jarri dira, bat osasun etxearen atzealdean eta beste bat Irindegian. Gaur egun jarrita dauden guneak asko erabiltzen direnez, gune gehiago jartzea erabaki da; izan ere, herritar batzuek oso urrun joan behar izaten dute hondakin organikoak botatzera. Hori dela eta, gure asmoa da gune berriak sortzen joatea, erabiltzen dituzten herritarrek hurbilago eta erosoago izan ditzaten.
Edozein bizilagunak erabil ditzake konposta egiteko guneak. Agoizko Udalak eta HHS Irati Mankomunitateak gonbidatzen zaituzte praktika honekin aritzera eta parte hartzeko izena ematera, posta helbide honetara idatziz: mancomunidadirati@hotmail.com edo telefono honetara deituz: 609667233; horrela, konposta egiteko guneak erabiltzen dituztenekin harreman zuzena edukitzeko aukera izanen dugu.

Volver arriba