Agoizko Udalak, eskertu nahi ditu…

martxoa 23, 2020

Krisialdi honetan osasun-laguntza eta herritarren oinarrizko zerbitzuak posible egiten dituzten pertsona guziak, Udal langileei, Izaga Gizarte Zerbitzuari, Irati RSU Mankomunitateari, Osasun Etxeari, Zaharren Egoitzari eta salerosleei, mila esker. Eskerrik asko egiten ari zareten esfortzu ikaragarria eta lanagatik, egunero lanera joanez besteon egoera une gogor hauetan errazteagatik.

Herritar guztiei euren ardura eta laguntzagatik, eta etxean geratzeko garrantzia azpimarratu nahi dugu ere, osasun eragileek aholkatzen duten bezala. Krisialdi honetatik ateratzea bakoitzaren ardura da, guztion ardurarekin batera, BEHARREZKOA da.

Bere sormena eskaintzen diguten guztiei, musika, antzerki edo olerki moduan, egunerokoa errazago eginez.

Gure burua eta ondokoa zaintzeko unea da.
Animo Agoitz, gutxiago falta da!!


<< atzera