Urteko Jaiak eta Ospakizunak


 

INAUTERIAK

“Hausterre-egun” bezperako asteartean ospatzen dira. Gazteak mozorrotuta ateratzen dira: mutilei “kaskabobo” deitzen zaie eta neskei “maskarita”. Etxerik etxe arrautza eta txistor biltzean aritzen dira, eta ondoren horrekin afaria prestatzen dute.


 

EGUBERRIAK

Abenduaren 24an: Olentzero

Urtarrilaren 5ean. Errege Magoen Kabalgata.


 

SAN MIGEL

Irailaren 29an: prozesioa eta elizkizuna.


 

ORREGARAKO ERROMERIA

Ekainean, zehaztu gabeko egun batean.


 

SANTA ÁGUEDA

Se celebra el 4 de febrero. Es costumbre en muchos pueblos de Euskal Herria el salir a cantar las coplas de vísperas de Santa Águeda.

Los niños salen por la calles del pueblo yendo de puerta en puerta cantando coplas a la santa. Se suelen acompañar de bastones y palos con los que se golpea el suelo rítmicamente.


 

SAN ISIDRO (jai txikiak)

Maiatzaren 15ean. Jaiak egun horren bezperan hasten dira Eslavaren Salbea abesten dela eta su handi bat eginez. 15ean prozesioa eta elizkizuna egiten. Eguneko ekitaldirik nabarmenena “Txokolatearen jota” da: txokolatea banatzen da eta horren ondoren gazteek dantza egiten dute gaitariak nekarazi arte. Egun horietan ere “karteta” jokoa antolatzen da.


 

HERRIKOA FESTAK (SAN MIGELEN OHOREAN)

Abuztuaren bigarren igandean ospatzen dira. Jai nagusiak dira eta San Migelen ohorean antolatuta daude. Egitarauan, prozesioak, entzierroak, musika, dantza, zezensuzkoak, erraldoiak eta buruhandiak…