Gurutze Gorriak, Errefuxatuei Harrera Egiteko Programaren sustatzaileak, laguntza eskatu dio Agoizko herritar eta entitateei
Pasa den azaroaren 2an Agoizko Udalak gure herrian martxan jarri nahi duen Errefuxiatuei Harrera Egiteko Programa aurkeztu zuen.
Gurutze Gorriak, Errefuxatuei Harrera Egiteko Programaren sustatzaileak, laguntza eskatu dio Agoizko herritar eta entitateei. Boluntarioak behar dira zenbait eginkizunetarako: eskola-laguntza, baliabideetara heltzeko laguntza, gazteleraz ikasteko…
Horregatik, Agoizko Udalak ekimen honetan aktiboki parte hartzeko gonbitea egiten dizue, eta, horretarako, galdetegi hau luzatzen dizuegu. Horren bidez efizienteki koordinatu eta kudeatu ahalko ditugu gure herrian ditugun baliabideak. Galdetegian jasotzen diren datuen helburu bakarra boluntarioen baliabideak koordinatzeko beharrezko informazioa edukitzea da.
Galdetegia bete eta Udaletxean aurkez dezakezue, edo, bestela posta helbide honetara igorri: mfernandez@aoiz.es