2020eko maiatzak 14

TASA ETA ZERGEN KOBRAKETA

Udalaren zerga-betebeharrak kobratzeari dagokionez, alarma-egoera indarrean jartzen denetik aurrera, jakinarazpenei dagozkien ordainketa-epeak 2020ko maiatzaren 30era arte luzatuko dira. Arau honek kontribuzio-zergari eta uraren tasari eragiten die. Ondorioz, kontribuzioaren zergaren lehen seihilekoaren likidazioa 2020ko ekainaren 1ean zordunduko da, eta uraren tasaren lehen hiruhilekoaren kargua 2020ko uztailaren 1era atzeratuko da; era berean, 2020ko bigarren hiruhilekoari dagokion uraren tasaren kobrantza 2020ko irailaren 1era atzeratuko da.

Volver arriba