INSTALAZIOA BERRIZ IREKITZEKO KANPAINA – 2020KO UDA

ekaina 17, 2020

Udalak joan den astean iragarri zuen bezala, Kanpondoa heldu den ekainaren 22an irekiko da berriro.

Gure asmoa udari ahalik eta normaltasun handiena ematea da, betiere ezarritako arautegia betez eta aurten, inoiz baino gehiago, garbitasuna eta osasungintzak ezarritako neurriak zorroztuz.

Instalazioa bermeekin ireki ahal izateko, aplikatzeko irtenbide errazak hobetsi ditugu.

Araudi zehatza webgunean jarriko da eta instalazioan ere kartelen bidez.

Aste honetan, harrera lekua irekita egongo da abonu berriak egiteko edo zaharrak egiteko, ordutegi honetan:

asteartea: 11:00-14:00 / 16:00-20:00
asteazkena: 11:00-14:00 / 16:00-20:00
osteguna: 11:00-14:00 / 16:00-20:00
ostirala: 16:00-20:00


<< atzera