Udala

 

Hauteskunde Erregimen Orokorrari buruzko
Lege Organikoak herri bakoitzeko biztanle kopuruaren arabera dagozkion zinegotzi kopurua zehazten ditu. Horri jarraikiz, Agoizko udal korporazioak 11 zinegotzi ditu. Agoizko Udaletxea Karrika Berria, 22 zenbakian dago.

2011ko Udal Hauteskundeak

2011ko Udal Hauteskundeetan Bildu-ren zerrendak izan zituen boto gehien, baliodunen %59,52 hain zuzen ere, eta horren arabera gehiengo absolutua lortu zuen 7 zinegotzirekin. Talde horretaz gain, Agrupación Independiente de Aoiz (AIA) taldeak botoen %32,06 eskuratu zituen, 4 zinegotzi eman zizkiona. Emaitza horiek irauli dute hauteskunde ondorengo egoera, 2007ko udal hauteskundeetan AIAk 7 zinegotzi eta gehiengo absolutua baitzuen.


– Agurra

– Udal Korporazioa

– Aurrekontua

– Zerbitzuak

– Zerbitzu Interesgarriak

– Eskabideak

– Iradokizun-postontzia

– Alkateak erantzuten du