Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

COVID pasaportea aplikatzea

Azaroaren 27tik aurrera, 12 urteko eta 12 urtetik gorako biztanleek COVID pasaportea aurkeztu beharko dute honako hauetara sartzeko:

  • Jatetxeak eta jatetxe-barrutiak, 60 lagunetik gorako edukiera izanez gero.
  • Diskotekak eta dantzalekuakkafe-ikuskizunetarako lizentzia duten establezimenduak eta lizentzia berezia duten tabernak (azken horietan 00:00etatik aurrera).
  • Barrualdean egiten diren ekitaldi jendetsuak, janari eta/edo edaria hartuta eta 1.000 pertsonatik gora direnean.

Egiaztapena jaitsi daiteke Osasunaren Karpeta Pertsonalean eta mugikorrean gorde edo inprimatu. Hiru kasu aurreikusten dira:

  • Txertaketa-ziurtagiria (pauta osoa).
  • Proba-ziurtagiria (PCR negatiboa azken 72 ordutan edo antigenoen proba negatiboa azken 48 ordutan). Autotest probek eta farmazietan egindakoek ez dute balio.
  • Osatze-ziurtagiria (COVID-19a igaro ondoren ematen da, eta 180 eguneko balioa du).

Zalantzarik izanez gero, dokumentu hau kontsulta dezakezu.