AGOIZKO HERRIARI

azaroa 14, 2019

Pasa den asteburuan, azaroaren 3an, goizak berri desatsegin bat ekarri zigun: zenbaitek Nafarroako parke-aldean argi batzuk apurtu zituzten: hain zuzen ere, herriko argiteri publikoa aldatzeko proiektuaren barnean, duela gutxi ezarritako 7 farola berri ia guztiz txikitu zituzten.

Zoritxarrez, bandalismoa eguneroko jarduera izaten ari da Agoitzen azken aste hauetan. Hala, aldiro apurtuta agertzen ari da gauza berri bat: eskolako hesiak direla edo, paperontziak, bankuak, konposta egiteko guneen hesiak eta abar. Azken asteburuan gertatutakoaren ondotik, Udalak herritarrei helarazi nahi die duen kezka.

Hautsitako argi horiek berriro jartzeak koste handia ekarriko digu agoiztar guztiei, 3.000 euro ordaindu behar izanen dugu eta. Kopuru handia eta garrantzitsua da gure udalaren diru kutxarentzat, baina islatzen ari garen irudi txarrak ere kezka sorrarazten digu.

Azken urte hauetan, harmoniazko herria bultzatzen ahalegindu da udala. Bizitzeko herri atseginagoa eta estetikoki politagoa izan nahi dugu. Ekintza mota horiek, aitzitik, itsusteaz gain, denen kalterako den irudia ematen dute.

Udalak bizilagun guztiei dei egiten die, horrelako gertakaririk ez errepikatzeko. Halaber, portaera desegokia izaten ari denari gaitzesteko eskaria egiten dizuegu, eta gertakaria udalari jakinaraztea eskatu ere.

Zaindu Agoitz, zure etxea da.

Agoitz, 2019ko azaroaren 8a

Alkatea,
Angel Martín Unzué Ayanz


<< atzera