2021eko ekainak 1

AGOIZKO HERRIARI

Agoizko Udala, berriz ere, bere kezka eta ezinegona azaldu beharrean dago, azken asteetan herrian eman diren gertaerak direla eta.

Agoizko auzokideek egindako kexa ugari jasotzen ari gara; oso kezkatuta daude, gertakizun horiek behin eta berriz errepikatzen ari direlako. Jarduteko modu horiek ez dira, inolaz ere, gure herrirako nahi ditugunak, eta guztiok gogoeta egitera eraman behar gaituztela uste dugu.

Autoei gurpilak zulatu zaie; pertsona konkretu batzuei pintada iraingarriak egin zaizkie, bai altzari publikoetan bai pribatuetan; autoei eta eraikinei arrautzak bota zaizkie eta harriak zenbait etxebizitzari. Ez gaude onartzeko prest.

Honen bidez, gainera, gure elkartasuna eta erabateko babesa helarazi nahi diegu justifikaziorik ez duten ekintza horiek jasan dituzten pertsona guztiei.

Denok dugu aisialdirako eskubidea, baina baita atsedenerako ere. Bizikidetza osasuntsua lortzeko, errespetuak elkarrekikoa izan behar du. Gure apustua herri harmoniatsuagoa, toleranteagoa eta atseginagoa sortzea izan da eta da, guztiok elkarrekin bizi ahal izateko, errespetuan eta gizalegean oinarrituta.

Udalak edozein ekintza desegoki egiten ari dena gaitzestera animatzen du, eta berriro eskatzen du horrelako jokabideak eta ekintzak bertan behera uzteko.

Mila esker.

Volver arriba