Agoitzaldea Bizirik-ek gure herrietan bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen aldeko martxa antolatu du.

martxoa 7, 2013

Agoitzaldea Bizirik-ek gure herrietan bizitzeko eta lan egiteko eskubidearen aldeko martxa antolatu du.

AGOITZALDEA BIZIRIK kolektiboak prentsaurre bat antolatu du. Bertan adierazi du zenbait enpresa batzordek larunbat honetarako, martxoak 9, antolatu duten manifestazioarekiko bere atxikimendua. Manifestazioa arratsaldeko 6etan izanen da eta Iruñeko autobus geltoki zaharretik aterako da.

Atxikimendua adierazteaz gain, AGOIZTIK IRUÑERA antolatu duten MARTXAn parte hartzeko gonbitea egin digute. Oinez joateko martxa hori Atarrabian elkartuko da (arratsaldeko 5etan) Iruñera igoko den zutabearekin.

Martxaren helburua da gure eskualdea pairatzen ari den egoera sozio-ekonomiko larria salatzea eta ezagutzera ematea.

MARTXARAKO INFORMAZIOA:

· BAKOITZAK NAHI DUEN BEZALA PARTE HAR DEZAKE, EZ DA BEHARREZKOA IBILALDI OSOA EGITEA.

· BAZKARIRA JOAN NAHI DUENAK IZENA EMAN BEHARKO DU ANGILUERREKAN, PRESTATZEKO ARDURADUNEK ZENBAT DAUDEN JAKIN DEZATEN.

· LAGUNTZA-KAMIONETA BAT IZANGO DA, ETA, BERAZ, EZ DA PISURIK ERAMAN BEHAR IZANGO.

· TXALEKO ISLATZAILEA ERAMATEA GOMENDATZEN DA.


<< atzera