2016ko martxoak 1

Gure bizilagunei…

cartel
concentracion

 

 

 

 

 

 
Gure bizilagunei:

Pasa den 2015eko azaroaren 15ean Agoizko Udalak egin zuen bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen honi buruzko mozioa: “Azaroaren 25a, Emakumearen aurkako bortizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna”.

Egin genuen adierazpen ofizialean   Emakumeen Munduko Martxak  bortizkeria matxistari aurre egiteko sustaturiko protokoloa gure egiteko konpromisoa hartu genuen.

Adierazitako protokolo horri jarraikiz, zenbait ekintza bultzatzen ari dira bortizkeria matxistarekin bukatzeko. Horien arteko bat zuekin konpartitu nahi dugu eta zuek ere hartan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Bortizkeria matxistaren ondorioz Euskal Herrian emakume bat erailtzen den bakoitzean, agerraldi bat eginen da, gertakizunaren berri eman eta 24 ordu igaro baino lehen. Agoitzen agerraldia udaletxearen aurrean izanen da.

Estatuan gertatzen diren erailketen kasuan, gertakizuna izandako probintzian eginen dira. Hala ere, Agoitzen hildakoaren familiarekin bat egin eta gaitzetsiko dugu, udaletxeko balkoian ezarriko den panel baten bidez.

Volver arriba